2019/12/10 19:00

Bilboko Azkuna Zentroan. | Berbaldiak

Sra. Polaroiska: Emakume jakintsuen kontseilua. AMAIA LASA

19:00

Artista AZ kideak diran Sra. Polaroiskako kideen lan arloaren harian, genero-ikuspegitik erreferenteak sortzen eta ahalduntzen ibili dira eta, orain, kolektibo artistikoak Jakintsuen kontseilua zikloa dakar; sei topaketako zikloa edadeko emakumeakaz, hainbat esparrutako profesionalak guztiak: antropologoak, fisikariak, idazleak, injineruak, biologoak, musikagileak, zinemagileak, artistak, poetak, irakasleak, ule-apaintzaileak, jostunak, erizainak, bizizaleak... Alkarrizketen bidez, emakume horreek euren bizitzako eta laneko esperientziak helarazo eta konpartiduko deukuez, erreferente bihurtzeko moduan. Jakinduria batzeko eta konpartiduteko proposamen bat da.


Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe


Arenzanak eta Ibarretxek osotzen dabe SRA. POLAROISKA kolektibo artistikoa. Euren obrak zinema esperimentala, ekintzako artea, eta sorkuntza eszenikoa eta koreografikoa ditu ardatz. 2017an, Gure Artea saria irabazi eben, sorkuntzan egindako jarduerakaitik eta nazioarteko arte-zentro eta jaialdi askotan erakutsi ditue beren pieza eszenikoak eta ikus-entzunezkoak: Artium Museoa, Reina Sofía Museoa, Guggenheim Museoa, Stockholmeko Cervantes Institutua, Manchester, Parisko Festival des Cinémas Différents, Casa Encendida, Bilbao Arte Fundazinoa....

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu