2019/12/10 19:30

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. | Berbaldiak

XXI. mendeko Emakume Idazleak. Aixa de la Cruz egile bilbotarra

19:30

Aixa de la Cruz (Bilbo, 1988) Idazlea eta Literaturearen Teorian eta Literatura Konparatuan doktorea da. Cuando fuimos los mejores (Almuzara, 2007), De música ligera (451 Editores, 2009) eta La línea del frente (Salto de Página, 2017) eleberriak eta Modelos animales (Salto de Página, 2015) kontakizun liburua argitaratu ditu. Era berean, hainbat antologiatan hartu dau parte, Última temporada (Lengua de Trapo, 2013), Bajo treinta (Salto de página, 2013) eta Best European Fiction 2015 (Dalkey Archive, 2014), narratzaile europarren ingelesezko aukeraketa lanean.

Bere azken lana, Cambiar de idea (Caballo de Troya, 2019) eleberri autobiografikoa da, eta bertan, emakumeen izakereari, feminismoari eta indarkeriari buruz egiten dau gogoeta, feminismoari buruz lehen personan egindako kronikea, 2017. urtearen amaieratik 2018ra girotutakoa. Egilearen eretxiz, Espainian feminismoak izan eban indarraldiagaz eta #MeToo mobimenduaren inguruan sare sozialetako mobimenduagaz lotutako garaia da. Beste sari batzuen artean, birritan izan da Euskadi Literatur Sarien finalista.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu