Zamorako kartzelan preso egondako abadeak omenduko ditue Irudienean

Bizkaie! 2019-12-06 11:10

Oier Aranzabal eta Ritxi Lizartzagaz batera, Xabier Amurizak, Josu Naberanek eta Juan Mari Zulaikak parte hartuko dabe.

Abenduaren 7an, Apaiz-kartzela dokumentala erakutsiko dabe Irudienean. Zuzendariakaz batera, preso egondako abadeak be bertaratuko dira, omenaldia jasoteko.

Goizeko 12:30ean Apaiz-kartzela dokumentalaren proiekzinoa egingo da, eta espetxe horretan preso egon ziranak omenduko ditue. Dokumentalaren zuzendariak Oier Aranzabal, David Pallarés eta Ritxi Lizartza dira, eta lan honetan, Zamorako abade-kartzelan egondako abadeen istorioa kontau eta lekukotzak jasoten dira.

Oier Aranzabal eta Ritxi Lizartzagaz batera, aurkezpenean Xabier Amurizak, Josu Naberanek eta Juan Mari Zulaikak parte hartuko dabe. Sartzea doban izango da, gonbidapen bidez (abenduaren 5etik aurrera jaso ahal izango dira, Irudienean bertan). 

Zamorako espetxea 1968. urtean edegi eben, frankismoari aurre egin eutsien abadeak bertan sartzeko asmoz. Guztira, 53 abade izan zituen bertan, eta abadeentzako sortutako lehenengo kartzela bihurtu zan. 50 urte igaro dira kartzelaedegi ebenetik eta bertan egondakoek hainbatetan salatu dabenez, oraindino ez dabe Eleizearen eta erakundeen barkamenik jaso.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu