UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Labayru Hiztegia, alkarregaz lotuta

Bizkaie! 2019-12-05 10:49   Euskerea berbagai

Erabiltzaileek bilaketa osoagoak egin ahal izango ditue.

Euskerazko hiztegigintzan puntaren puntan dabizan erakunde bik, UZEIk eta Labayru Fundazinoak, bat egin dabe, euren hiztegien interneteko bersinoak batu eta erabiltzaileei zerbitzu hobea emoteko. Hain zuzen be, UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta euskera-gaztelania-euskera Labayru Hiztegia alkarregaz lotuta agertuko dira aurrerantzean. Era horretara, bietako batean bilaketa bat egin ezkero, beste hiztegian berba horrek emoten dauen informazinoa begiratzeko loturea egongo da.

Osogarriak dira, azken baten, hiztegi biak, bakotxak ezaugarri jakin batzuk ditualako. UZEIrena euskera hutsezkoa da, berba bat bilatu eta haren sinonimoak erakusten ditu. Labayrurena, ostera, euskeratik gaztelaniara, eta alderantziz, bilaketak egiteko da. Esamoldeak be badakarz.

Batez be, Sinonimoen Hiztegia aberastuko dau akordio horrek, konsulta bat egin eta gero ES botoia sakatuta Labayruren informazino guztia ikusiko dauelako erabiltzaileak, klik bakarrean. Labayru Fundazinoak be onurea aterako dau, bisita gehiago izango ditualako.

Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzearen bultzadea izan dau, Euskara Ingurune Digitalean deialdiaren bidez. Ganera, UZEIk eta Labayruk azaldu dabenez, aurrerantzean egitasmo gehiago konpartiduteko asmoa dabe, eta hau da lehenengo pausua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu