Xabier Gaztelumendik jantziko deutso txapela irabazleari

Bizkaie! 2019-12-04 13:33   Bertsolaritzea

Hilaren 14an jokatuko da finala, Donostian.

Xabier Gaztelumendi (argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeari azken saioa baino ez jako falta, abenduaren 14ko finalean erabagiko da aurtengo txapelduna. Hitzordu hori baino hamar egun lehenago, Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak datu garrantzitsu bat emon dau: Xabier Gaztelumendi añorgarrak jantziko deutso txapela irabazleari.

Urteetan Gaztelumendik egin dauen lan isila autortzeko modua izango dala azaldu dabe txapelketearen antolatzaileek. Izan be, ezinbesteko lanak eta gehiago egin ditu bertsolaritzan, Alkartearen arabera: Berak egindako lana itzulezina bada be, fokupera ekarri eta merezimenduaren autortza legez jantziko deutso txapelari.

1961ean jaio zan Xabier Gaztelumendi, Añorgan, eta betidanik bertsozalea izan dan arren, 2002tik ibili da Bertsozale Alkartean txindurri-lanean. Diruzain izan zan lehenengo zortzi urteetan, eta hurrengo zortziretan, idazkari. Bitarte horretan Zuzendaritza Batzordeko kide izan da, Batzorde Ttipiko kide, eta eguneroko lanak eta kontu operatiboak kudeatzen ibili da Administrazino Saileko langileakaz.

Abenduaren 14ko finala 17:00etan hasiko da, Ion Zaldua eta Itziar Etxezarreta aurkezleen gidaritzapean. Zortzi bertsolari lehiatuko dira: Agin Laburu, Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Jon Maia, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu