'Ordu Beltzak' diskoa aurkeztu dau Sua taldeak

Bizkaie! 2019-12-04 08:02   Musikea

Abenduaren 6an, Ahotsenean joko dau Sua taldeak 14:20tik 15:00retara.

Sua talde bizkaitarraren estudioko lehen lana da Ordu beltzak. Zemendiaren 29tik entzun daiteke plataforma digitaletan baina CD fisikoa be argitaratzeko amesa dauka taldeak.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Diskoaren azala @garazix-ek egin dau eta Sua taldea pozarren dago emoitzeagaz.



Ordu beltzak

Estereotipo eta edertasun kanonak eragiten daben presino eta sufrimendua islatzen ditu kantu honek, baita, hareetatik iges egiteko beharra aldarrikatu be. Emakume legez, askotan iluntasunean ikusi dogu gure burua, bizi garen errealidadeak ez dauelako bat egiten telebista, sare sozial, iragarki edo aldizkarietako gorputzakaz. Estereotipoz inguratuta bizi gara eta horrek, eragin zuzena dau gure egunerokotasunean.

Kanpoko eragileez aparte, lagun, bikote, ezagun edo familiakoek be epaitzen gaitue; horregaitik, alkar zapaldu eta konparau beharrean, eskua emon beharko geunskio alkarri, garen moduan onartuz, izan be, danok gara presino beraren esklabu.⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀

Gure lehen diskoari izena ematen deutso kantu honek.


Durangoko 54. Azokea

@airakamusic-eko standean egongo dira Sua taldekoak diskoak saltzen eta sinatzen. Gainera, Abenduaren 6an, Ahotsenean joko dabe 14:20tik 15:00retara.


2018ko Bilbao BBK Live

Aurten 28. Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi eta igaz BBK Live Jaialdian kontzertua emoteko aukerea izan eben Jatabeko Ane Barrenetxeak, Janire Lopezek, Esteban Gabiriak eta Julen Wrightek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu