Biba!, Xabi Bandini badator

Bizkaie! 2019-12-03 11:59   Musikea

Entzun Bizipiztiak kantua hemen.

Kerobia taldeko abeslaria izandako Xabi Bandinik eta bere taldeak lan berria aurkeztu dabe Biba!, hain zuzen be, 6 kantuz osotutako diskoa, energiaz beteriko elektro-pop zuzena, Pello Reparazek (DeepSoda) produziduta.

Abestietan 90. hamarkadako rocka soinu sintetikoa atzemoten da; Bandinik eta Alberto Isabak sintetizadoreak eta erritmo indartsuak sartu ditue eta ahotsek eta berbek irudi hunkigarriak ekarten deuskuez gogora.

Europaz berba egiten dau, planeta bizigarriez, Magallanes zein laguntasunari buruz, errefuxiatuez eta iges egin guran itsasoan hilten diranez. Beti be posizino deseroso batetik txio sinple batetik harago ikusi gura ez dauenarentzat. Beti legez, maitasunaren eta itxaropenaren ereserki txikiak.

Kontuak kontu, entzun Bizipiztiak kantua hemen.


Xabi Bandini - Xabi Fernandez


2014an Kerobia taldea desegin eta Xabi Bandini-Fernandez nafarrak bakarkako bideari ekin eutson. 2018an argitaratu eban lehenengo diskoa: Begibakar, hain zuzen be.

Sortzailea da Bandini eta egunotan Jon Mayaren jantzak, Xabi Bandini eta Arkaitz Minerren zuzeneko musikaz, Gauekoak lana plazaratu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu