Jantza tradizionala Bilboko Euskal Museora itzuliko da Aiko Taldeari esker
2019-12-02 10:48 jantzeaHurrengo hitzordua abenduaren 7an, 19:00etatik 20:30era, izango da klaustroan bertan.
Erabat parte-hartzailea izango da. Publikoak jantza-tailer eta erromeria banaz gozau ahal izango dau zapatuan, abenduaren 7an, 19:00etatik 20:30era, klaustroan bertan.
Bizkaiko erakundearen Aiko Taldearen arteko akordioak jantza tradizionalaren zabalkundearen ekimena sendotu eta finkatzen dau. Interesauta dagoan edozeinek aukerea izango dau Euskal Museoko klaustroko erromeria edegietan jantzan egin eta gozetako. Erromeriak zemenditik maiatzera izango dira, hileko bigarren zapatuetan, 19:00etatik 20:30era. Jarduerarako sarrereak euro bat balioko dau. Ganerako hitzorduak: 2020ko urtarrilaren 11n, zezeilaren 8an, martiaren 14an eta maiatzaren 9an izango dira.
Jantza tradizionala Euskal Museoaren jardueren egitarauaren ardatz nagusietakoa izango da 2019-2020 ikasturtean. Horregaitik, Aiko Taldea Bizkaiko erakundera bueltauko da, urte osoan zehar eskainiko dauen erromerien agenda zabalagaz. Museoa beti euskal kulturea zabaltzeko ahaleginetan dabil eta, esangura horretan, lehenengo saioa eskainiko dau datorren zapatuan, zemendiaren 9an, 19:00etan. Jarduerara euskal jantza tradizionala ikasi eta ezagutu nahi dauen persona danak dagoz gonbidauta; hori guztia, Aiko Taldeak eskainiko dauen erromeriak lagunduta. Jantzan egiteko estilo tradizionala sustatu eta bere balioaren zabalkundea nabarmentzen dauen taldea da Aiko, jantza-musikari eta jantza-irakasleen kolektibo batez osotua. Ordu eta erdiz, gitxi gorabehera, Museoko klaustroak jantza tradizionaletan trebatzeko trebatzeko beste aukera bat eskainiko dau, ikastearen oinarrizko premisatzat hartzen dituan sinpletasun eta naturaltasun metodoaren bitartez.
Jardueran zehar, Mikeldi idoloaren inguruan, jantzaldi-erromeria batez gozetako aukerea egongo da, Aikoko musikariak diran Sabin Bikandi (txistua eta tanbolina), Álvaro García (gitarristea), Txus Aranburu (soinua) eta Amaiur Cajaravilleren (kontrabaxua) eskutik; horreek guztiak Patxi Laborda jantza-irakaslearen zuzendaritzapean ibiliko dira.
Aukera parebakoa Euskal Museoan Aiko Taldearen eskutik jantza tradizionala ezagutzeko eta Bilboko Zazpi kaleen bihotzean zapatu arratsalde batez gozetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!