2019/12/04 - 2020/02/02

Durangoko Arte eta Historia Museoan. | Erakusketak

‘Albrecht Dürer. Jatorrizko grabatuak’, Alberto Durero maisu alemaniarraren erakusketea

19:00

Museoak ateak edegiko deutsoz Albrecht Dürer (1471-1528) maisu alemaniarrari, gurean Alberto Durero lez ezagunagoa dan arren. Ezelako duda barik baieztatu daiteke Durero mendabaldar grabatuaren aita izan zala.

Alberto Durerok, Rembrandt holandarragaz eta Goya espainiarragaz batera, mendebaldar grabatuaren gailurra zapaldu eban. Nahiz eta bere margolari eta marrazkigile lanak maila gorenekoak izan eta bere idatzi teorikoak mende ezbardinetan irakurriak izan ziran, haren grabatuek egin eben benetan famatu. Gauzak holan dirala, Dureroren eragina Europako eskola artistikoetara zabaldu zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu