Jon Maia irabazle finalaren atarian

Bizkaie! 2019-12-02 08:07   Bertsolaritzea

Donostiako azken saioan kantauko daben zortzi bertsolarien izenak argitu dira.

Oihana Iguaran eta Jon Maia, Tolosan (argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Tolosako Usabal kiroldegian jokatu zan 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, domekan. Fase honetako hiru saioetako irabazleak eta puntuen araberako bost onenak pasau dira abenduaren 14ko finalera. Honeek dira: Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Alaia Martin, Ane Labaka, Oihana Iguaran, Beñat Lizaso eta Nerea Elustondo.

Donostiako Ilunben izango da finala, 17:00etan. Sarrerak erosteko, Bertso Sarrerak atarira jo behar da.

Azken finalaurrekoari jagokonez, Jon Maia 500 puntuko langatik hur egon zan, baina 494,5 puntugaz konformau behar izan eban. Edozelan be, hori nahikoa izan zan saioa alde erosoagaz irabazteko. Bigarren sailkatuak, Oihana Iguaranek, 471 puntu batu zituan, irabazteko nahikoa ez, baina finalean sartzeko bai. Beñat Lizaso be (469,5) Donostian izango da.

Beste hiru bertsolariak honeek izan ziran: Jokin Uranga (456,5), Iban Urdangarin (444) eta Haritz Mujika (432). Gai jartzaile Saroi Jauregi ibili zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu