Bilboko Euskerearen Aholku Batzordeak agintaldiko lehen batzarra egin dau
2019-11-28 09:05 Euskerea berbagaiEhun lagun inguruk hartu dabe parte.
Uda aurrean agintaldi barria hasi zanetik, lehenengo osoko bilkurea egin dau Bilboko Udalaren Euskerearen Aholku Batzordeak. Dana dala, erakundea bera 2016tik dago martxan, eta, harrezkero, zortzi aldiz batzartu dira bertako kideak. Urian euskerea normalizetako alkarlana bultzatzea da batzordearen helburua, eta euskerazko kulturearen kontsumoa zein hizkuntzearen erabilerea eta ezagutzea areagotzeko bideak topetea.
Ganera, Bilboko euskaldunen komunidadea sendotu nahi da, sareak hedatuz eta sustatuz, bai bertatik bertarakoak, bai birtualak, euskerearen erakargarritasuna nabarmenduz eta egokiro agertuz.
Ehun lagun inguru batu dira agintaldi barriari ekiteko batzarrean, Juan Mari Aburto alkatea buru. Hainbat arlotako zinegotziak eta alderdi politikoetako ordezkariak be Aholku Batzordeko kide dira. Eusko Jaurlaritzeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak be ordezkaritzea dabe, kulturearen eta gizartearen alorretako hainbat erakundek legez: Euskaltzaindia, Labayru, Uztarri, Zenbat Gara, Bilboko Euskaltegiak, Athletic Club, Bilbao Dendak...
Batzarrean, Bilboko Udalaren euskerearen erabilerearen plana aurkeztu dabe. Helburu bikotxa dauka egitasmoak: Hizkuntza ofizial bietan zerbitzua emotea, bereizketarik egin barik; eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!