Aroa Arrizubietak jantzi dau 2019ko Bertxoko Sariketako txapela
2019-11-27 08:02 BertsolaritzeaEpaileek Maddik abestutako habanerea saritu gura izan ebela, saioko bertso onenaren saria emonez.
X. Bertxoko Sariketeari oraintsu emon jakon amaierea; behin finalerdiak atzean itxita, lau bertsolarik kantau eben Gasteizko Hala Bedi tabernan. Tabernea bete-bete eginda, hurreratu zan jenteari eskerrak emon behar jakoz. Bertsoaldi ederrak itxi euskuezan Markel Yoller, Maddi Agirre, Martin Abarrategi eta Aroa Arrizubietak. Azken bi horreek lortu eben buruz burukora pasetako txartela epaileek holan erabagita. Buruz burukoan egoera bati bertsoaldi luzea kantau ondoren, Aroak jantzi eban bertxokotarrek erregalautako txapel berezia. Nabarmendu behar da epaileek Maddik abestutako habanerea saritu gura izan ebela, saioko bertso onenaren saria emonez.
Beste urte batez amaierea emon jako Bertxoko Sariketeari. Eskerrak emon saioetara hurreratu zarien guztioi eta zelan ez kantetako prest egon zarien bertsolari gazte arabar guztioi. Zuen borondaterik barik hau ez litzateke posible, mila esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!