Bilboko Koral Alkartearen Ohorezko Bazkide egin dabe Euskaltzaindia

Bizkaie! 2019-11-26 11:40   Euskerea berbagai

Erakunde bien arteko hartu-emonak areagotu egin dira azken urteotan.

Barikuko ekitaldiko protagonistak (argazkia: Bilboko Koral Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Pasa dan barikuan Sociedad Bilbaina alkartearen egoitzan egindako ekitaldian, Bilboko Koral Alkarteak Ohorezko Bazkide izentau eban Euskaltzaindia, honen mendeurrenaren harira, eta erakunde bien arteko alkarlana estutzeko asmoz. Abesbatzako eta Akademiako ordezkari gorenak egon ziran, tartean Andres Urrutia euskaltzainburua. Ganera, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok be hartu eban parte.

Koral Alkartearen autortzea bihotzez eskertu eban Andres Urrutiak, konbidadu guztien aurrean egindako berbaldian. Pozez eta esker onez hartzen dogu gorazarre hau, eta bide batez berrestu nahi dot zuokaz dogun konpromisoa, hau da, euskereak aurrera egitea musikearen bitartez, adierazo eban euskaltzainburuak.

Euskaltzaindiaren eta Koral Alkartearen arteko hartu-emonak gero eta sendoagoak dira, eta, barikuko autortzeari esker, bide horretan segiduko dabe. Azken urteotan, erakunde bien arteko alkarlana areagotu da, eta horren erakusgarri da Mende berria kantuz. Ikuskizun horretan, euskal kantu ezagunak modu zoragarri eta harrigarrian interpretetan ditue, Euskaltzaindiak azaldu dauenez, eta Euskal Herriko uriburu guztietan arrakasta handiz aurkeztu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu