Disko barria dakar Onki Xin taldeak

Bizkaie! 2019-11-25 12:56   Musikea

Aurrerapen kantua, Daftne, publiko egin dabe dagoeneko.

After-Egon izena ipini deutso Onki Xin taldeak EP barriari. Egotearen ondorena da After-egon berba-jokoaren esangurea, erresistentzia poetikoa eta jantza politikoa, aditz barri bat berben jantza-pistan, taldekideen esanetan. Lau abestidun disko labur honetan, punk eta disko jarreren arteko nahastea topauko dabe entzuleek, doinu elektronikoak oinarri, hip-hop eta rock ikutuak be tartean dirala. Deskantsu bako lana agindu dabe.

Bigarren diskoa dau hau Onki Xinek, erronkarierazko izena dauen talde gipuzkoarrak, orain dala urtebete plazaratutako Biziko bagara erregeen burua zapaltzeko izango da izenekoaren ostean. Zigor DZ eta Fer Apoa dira bidaia-proiektu honen arimea.

Zemendiaren 28an kaleratuko dabe After-Egon, hau da, aste honetako eguenean. Ordura arte itxaron nahi ez daben zaleentzat, diskoko single bat, Daftne izenekoa, atera dau Onki Xinek aurrerapen lez. Nestor Urbietaren zuzendaritzapean, bideoklip eta guzti dator kantu hori. Ikusteko egin klik beheko irudian:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu