2019/11/23 - 2019/12/01
Bilbon. | AntzerkiaBilboko 38. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
Bilboko Jaialdiak alkarlana eta sinergiak erabiliko ditu bere helburuak beteteko. Beraz, aurrera jarraituko dau Tolosako Topic, herri erakunde (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea, Bilbo, Arrigorriaga eta Areatzako udalak, besteak beste) eta beste kulturgileakazko (Pabilioi 6, La Fundición, Harrobia, Artekale, Periplo) auzolanak.
Hiru kontinente eta 12 herrialde ezbardinetik etorritako 12 konpainiak izango dabe igazko kalidade maileari eusteko eta txotxongilo zein objektu bizidunak ardatz dituen hamaika teknika erakusteko ardurea. Bestalde, igaz 3.600 ikuslek emondako babesa handitzea espero dabe antolatzaileek.
Bi dira aurten Jaialdiak dakarzan nobedadeak: Txotxongilolari eta antzezleentzako trebakuntza-ikastaroak eta Jaialdiak Bizkaiko zenbait herritara emongo dauen saltoa, hainbat ekitaldi Arrigorriagan, Txorierrin eta Areatzan izango diralako.
Informazino gehiago hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!