Andoni Egañaren 1999ko saio bat, CD eta liburuxkan

Bizkaie! 2019-11-21 08:10   Bertsolaritzea

Hernanin Inuxente Egunean botatako bertsoak berreskuratu ditu Lankuk.

Joxerra Garzia, Malen Amenabar, Marta Agirrezabala eta Andoni Egaña (argazkia: Lanku) | Ikusi handiago | Argazki originala

Lantzean behin izaten dira zaleen gogoan geratzen diran bertso saioak, eta horreetako bat izan zan 1999ko abenduaren 28koa, Hernanin. Formatua be, ezohikoa: Joxerra Garzia gai jartzailearen aginduetara, Andoni Egaña bakar-bakarrik, beste bertsolaririk alboan izan barik. Saio biribila izan zanez, Lankuk argitaratu egin dau orduko grabazinoa, CDan, eta liburuxka batez lagundurik.

Houston, arazotxo bat daukagu izenburupean dator produktu barria zaleen apalategiak hornidutera. Jasota Bezala bildumako laugarren argitalpena da honako hau. Aurreko hirurak bertsolarien antologiak izan ziran; honako hau, ostera, bertso saio oso bat da.

Xenpelar Dokumentazino Zentroaren laguntasuna ezinbestekoa izan da orain dala 20 urteko grabazinoa berreskuratzeko. Han gordeten dabe bertsolaritzearen artxiborik zabalena, besteak beste, grabazinoak, argazkiak, prentsa-txatalak eta argitalpenak. Ganera, Eusko Jaurlaritzeak diruz babesten dau Jasota Bezala bildumea.

CD eta liburudun edizino txukuna da Lankuk, Andoni Egañak eta Joxerra Garziak dakarren hau. Azaleko ilustrazinoak Malen Amenabarrek egin ditu. Donostian egindako aurkezpenean, Egaña, Garzia eta Amenabar egon dira, baita Lankuko Marta Agirrezabala be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu