Kaishop: merkataritza txikia eta euskerea batzen dituan kanpainea jarri dabe martxan

Bizkaie! 2019-11-20 10:23   Euskerea berbagai

Bizkaiko hainbat udalerrik parte hartu dabe, Alkarbidek koordinauta.

Merkataritza txikia eta euskerazko konsumoa bultzatzeko beharra ikusi dabe hainbat udalerrik, eta merkatariakaz egiten dan ohiko lanketaz gan, bezeroak be inpliketako kanpainea egin dabe: Kaishop.

Gaur egun, azalera handietako zentro eta frankiziek konpetentzia handiegia egiten deutse2 herrietako merkatari txikiei. Salneurriez eta eskaintza handiez harago nahi dau joan kanpaina honek, aspalditik gure merkatarien herriei bizirik eusteko saiakereari bultzada bat emonez, gure dendek emoten deuskuezan hurrekotasuna, konfiantzea eta aholkularitzea nabarmentzeko.

Azalera handiko merkatariek konsumoa handitzeko erabilten daben Black Friday kanpainea ate joka dogun honetan, udalek kontzientziak astindu nahi ditue. Horretarako, Kaishopek euskerazko hainbat spot erabilten ditu, benetako bezeroek, ezelako gidoirik barik, egungo puntako teknologiari aurre egiteko. Umorea bide, erosketa birtualak egiteko Alexa, Siri edo OK Google moduko tramankuluen hutsuneak nabarmentzen dira.

Bideoaren grabaketan parte hartu daben bost bolondresen artean Gaizka Garitano Athletic-eko entrenatzailea dago.

Spota aurrera eroan daben udalak ondorengoak dira:

 Getxoko Udala.

 Mungiako Udala.

 Gernika-Lumoko Udala.

 Erandioko Udala.

 Txorierriko Zerbitzuen Mankomunidadea.

 Basauriko Udala.

 Ermuko Udala.

 Leioako Udala.

 Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunidadea.

Gaurtik aurrera eta datozen sei egunetan zehar, ondoko sare sozialetan ikusi ahal izango da bideoa: Youtube, Instagram @kaishop.eus, Facebook Kaishop:
#kaishop #guredendakeuskaraz #euskararenlagunak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu