'Ura eta bakea', Keu Agirretxea ez dago geldi
2019-11-20 08:41 MusikeaOndarrutarraren bakarkako zortigarren diskoa da.
Estilo desbardinetan idazten eta interpretetan dauen gitarristea, abeslaria eta konposatzaile honek zortzi lan argitaratu ditu bakarlari legez, Nomadak eta kofrea (2016), Behe presioaren erdigunean (2013), Denbora vs kantuak (2010), Une akustikoa (2008), Fignuh hystreld (2005), Ganbaratik (2003), Uek (2000) eta Improphono (2017), azken lau honeek disko instrumentalak.
Orain, barriz, lan barria besapean dauela jatorku Keu, zenbait abestitan Olatz Salvador, Izaskun Muruaga, Gotzon Barandiarán eta Joseba Irazoki lagun dituala.
Berezkoa dauen tonu intimista eta goxoaren bitartez, etxeko egongelan egongo bagina bezela sentiarazoten gaitu. Entzun diskoaren aurrerapena: Gu han egon ginen.
Ura eta bakea disko barria jadanik entzungai dago plataforma digital guztietan, berbarako hemen.
Fjord eta Etsaiak (1995-2002) taldeetan ibili ondoren UEK taldea sortu eban baxuan Mikel Arakistain eta baterian Jon Gurrutxaga (Arima Beltza) kideakaz batera. 2011. urtean Arrasateko Governors taldearen Collage diskoan parte hartu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!