Euskal gazteek Bilbon erakutsiko dabe indarkeria sexistearen kontrako gaitzespena
2019-11-20 08:06 KultureaZemendiaren 23an Bilbon egingo da 2019ko Bildur Barik Topaketea.
Gaur goizean Bilbon aurkeztu dabe 2019ko Bildur Barik, gazteakaz batera, indarkeria sexisteari aurre egiteko helburua dauen urteroko programea. Emakundek bultzatzen dau Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta EUDEL-en babesagaz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) eta EITBren laguntzinoa dau. Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariagaz batera egon dira prentsaurrekoan Teresa Laespada, Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusinoa eta Bardintasuna sustatzeko Foru Diputadua; Nerea Melgosa, Arabako Foru Aldundiko Bardintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria; Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bardintasun Zuzendaria; Josune Irabien, Amurrioko alkatea eta EUDELen ordezkaria; eta Bilboko Udaleko Bardintasun zinegotzia, Nekane Alonso.
2019ko Bildur Barik Topaketa Bilbon egingo da zemendiaren 23an, zapatuan. Topaketearen jaiak amaierea emongo deutso, urte osoan zehar, euskal geografia osoan gazteakaz egindako lanari. Era berean, topaketan, aurten bere hamargarren edizinoa beteko dauen Bildur Barik Lehiaketearen sariak emongo dira. Lehiaketea 12-26 urte bitarteko gazteei zuzentzen jake. Sari-banaketan, ezbardintasun egoerei aurre egiteko errespetuan, bardintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria sexistearen ukapen sendoan oinarritutako jarreren ikus-entzunezko adierazpenak saritzen dira.
Edizino honetan 298 lan aurkeztu dira lehiaketara, 2.200 neska-mutil baino gehiago ibili dira sorkuntza lanetan. Lan horreetako 12-13 urte bitarteko kategorian 45 lan aurkeztu dira; 189 lan 14 eta 18 urte bitarteako kategorian eta 64 lan 19 eta 26 urte bitartekoan.
Indarkeria sexisteak eragiten dituan desbardintasun faktoreen identifikazinoa
Aurkeztutako lanetan ikusten da gazteek gero eta hobeto identifiketan dituela indarkeria sexista eragin dezaketen desberdintasun faktoreak eta hauei aurre egiteko jarrera agertzen dutela. Aurten aurkeztutako lanen artean gai nagusiak, nesken ahalduntzea, generoak markatutako rol eta estereotipoak eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurreko erantzun kolektiboa izan dira.
Bildur Barik kanpainearen aldeko erakunde guztiek nabarmendu dabe gazteakaz indarkeria sexistearen prebentzinoa lantzearen garrantzia. Nahiz eta gazteakan indarkeriak eragin handia izaten jarraitu, gero eta tresna gehiago ditue erasoak identifikau ahal izateko. Bildur Barik lako programek laguntzinoa eskaintzen deutse gazteei, indarkeria sexistearen identifikazinorako tresnak eskura jarriz. Gazteen jaubekuntzea eta indartze prozesuak errazten ditue, eta, gainera, ezbardintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna sendotzen dabe. Nesken ahalduntzea bultzatzen da eta era berean hausnarketa prozesu horreekaz, mutilek egoerotan daben protagonismoa eta ardurea identifiketan ditue. Jarrera matxistea betikotzen dauen korporatibismo maskulinoari aurre egiten deutse, indarkeria eragiten dauenaren gaineko interpelazinoaren beharra identifikauta eta konplizidade eza agertuz. Mutil bezela dituen pribilegioen birplanteamendu bat egiten dabe eta neskakaz aliantzak sortzen ditue benetako bardintasuna lortu eta indarkeria matxistea gainditzeko.
Bilbo, Bildur Barik
Zemendiaren 23an Bilboko Azkuna Zentroan egingo dan Topaketan, tailer eta ikuskizun ugari antolatu dira. Herrietatik hurreratzeko dobako autobus zerbitzua erraztuko da, hiru probintzietatik ezelako arazo barik hurreratu eta bueltau ahal izateko.
Ondoko ekintzak izango dira:
16:30 – 17:00 Harrerea eta ondoetorria.
17:00 - 19:00 Tailerrak: Irati García Rompe con las dietas; GOIAN Alkartea Nire jantzea, nire arauak; JOKABIDE Maite, indarkeriari buruzko istorio bat; Queer Avengers Cyber-activismo y la juventud.
19:00 - 20:00 Photocalla eta mokadua.
20:00 - 21:00 Sari banaketea.
21:00 - 21:30 La Basu-ren kontzertua.
21:30 - Topaketearen amaierea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!