2019/11/20 .
Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan. | JardunaldiakEuskal Literaturea eta Memoria
Bilbao 700 Fundazinoak eta Sabino Arana Fundazinoak gure memoria historikoak euskal literaturan itxitako arrastoa aztertzeko mintegia.
Mª José Olaziregik, Euskal Filologiako doktore eta UPV/EHUko Euskal Literaturako irakasleak, Egungo euskal literatura, memorien gotorleku izenburuko berbaldia eskainiko dau.
Berbaldia eta osteko eztabaidea amaituta, deskantsu laburra egin da eta, jarraian, mahai-ingurua izango da, ondoko parte-hartzaileen eskutik: Aingeru Epaltza, idazle eta itzultzailea; Ana Urkiza, idazle eta itzultzailea; eta Patxi Zubizarreta idazlea. Igone Etxebarriak, Labayru Fundazinoaren zuzendariorde eta mintegiaren koordinatzaileak, moderatzaile-lanak egingo ditu.
Jardunaldi horretan, hainbat kultura-adierazpidetako berrogeita hamar bat adituk be parte hartuko dabe.
Ordutegia: 9:15etik 13:15era.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!