Ez Otoi Pentsa irabazle Taldekako Xilaban

Bizkaie! 2019-11-18 08:35   Bertsolaritzea

Giro bikaina egon da Izturitzeko finalean.

Bertsolariak oholtzan, Ez Otoi Pentsakoak txapel eta guzti (argazkiak: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Irudimena zorrotz eta arma guztiak prest, dana emoteko asmoz joan ziran Taldekako Xilabako finalista bietako kideak Izturitzeko saiora zapatuan. Eurak bakarrik ez, Arberoako ikastolako gurasoak be lan eta lan ibili ziran, han batutako guztiei bazkari ederra emoteko, finala hasi aurretik. Ganera, ikastetxe horretako umeek bertsoak kantau zituen finalistei ondoetorria egiteko.

Giroa bero-bero hasi zan, hortaz, Xilabako finala. Ez Otoi Pentsa taldearen partetik, Josu Txoperena, Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe eta Gorka Artetxe egon dira txapelketan. Hasta La 2toria beste talde finalistako kideak Maddi Sarasua, Lur Renteria, Hodei Renteria eta Leire Laskarai izan dira.

Ariketa ugari egin zituen talde bietako bertsolariek, batzuk txapelketan ohikoak diranak, eta beste batzuk bereziagoak. Azkenik, Ez Otoi Pentsa izan zan irabazle, hareentzat izan zan txapela. Bederatzi taldek hasitako txapelketako onenak izan dira Ez Otoi Pentsakoak, ligaxkea, finalaurrekoak eta finala gaindituta. Hasta La 2toriakoek bigarren lekuagaz konformau behar izan eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu