Agin Laburu da Gipuzkoako lehenengo finalistea

Bizkaie! 2019-11-18 08:05   Bertsolaritzea

Arrasateko saioa nagusitasunez irabazi eban.

Agin Laburu, Arrasaten (argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hiru finalaurreko izango ditu 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak, finalean kantauko dauen zortzikotea erabagiteko. Fase horretako lehenengo saioa domekan jokatu zan, Arrasateko Uarkape pilotalekuan, eta Agin Laburuk irabazi eban. Hortaz, Astigarragako bertsolariak finalean egoteko eskubidea lortu eban, finalaurrekoetako irabazleei jagoken lez.

Epaileek 501 puntu emon eutsiezen Labururi, beste bertsolariei alde nabarmena atera eutsen irabazleak. Izan be, bigarrenak, Nerea Elustondok, 467 puntu batu zituan. Hirugarren Iñaki Apalategi izan zan (459). Unai Mendizabal (452), Unai Gaztelumendi (447) eta Eñaut Martikorena (434) be oholtzan egon ziran.

Iker Iriarte izan zan gai jartzailea, eta epaileak, honeek: Aitor Gereñu, Eneritz Azkue, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga. Idazkari Joxemari Altuna eta Silvia Etxaniz ibili ziran.

Hurrengo saioa, finalaurrekoetako bigarrena, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatuko da, hilaren 24an. Honeek bertsolariak egongo dira oholtzan: Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Asier Azpiroz, Beñat Gaztelumendi eta Iñigo Mantzizidor.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu