'Atera', Zea Mays bilbotarren lan barria kalean da
2019-11-15 13:43 MusikeaBilboko Kafe Antzokian izango dira abenduaren 20an.
Zea Mays taldeak Atera disko barria aurkeztu dau gaur Bilbon. Hamargarren diskoa da, estudioko bederatzigarrena. Hamaika kantu barri dira, zaleen gozamenerako. Barruan daukiena ateratzea da taldearen asmoa, eta hortik diskoaren izena. Lokaletik urten nahi dabe, baina iges egin barik, beti helburu positiboagaz.
Aurreko diskoakaz konparauta, Atera izeneko hau gogorragoa dala azaldu dabe Zea Mayseko kideek. Gitarra eta fuzz gehiago topauko ditu entzuleak, zarata gehiago. Sintetizadorea erabili dabe grabazinoan, eta zuzeneko emonaldietara be eroango dabe.
Lan honen produkzinorako, Zea Mays taldeak Carles Campi Campón produktorearen laguntzinoa izan dau, beste batzuen artean, Vetusta Morla, Natalia Lafourcade edo Jorge Drexleregaz lan egin dau eta Grammy sari batzuk baditu.
Diskoa Andoaingo Garate estudioan grabau dabe. Nahasketa lanak, barriz, Hector Castillok (Bowie, Björk, Rufus Wainwright...) egin ditu New Yorken.
Kontzertuak
Zuzenekoei jagokenez, Lizarrako (Zemendiak 8) eta gaur, hilak 15, Ondarroako kontzertuetarako sarrera guztiak agortuta, Logroñoko Biribay-ko (Zezeilaren 16an) eta zemendiaren 25eko Bartzelonako (Sidecar) kontzertuetatik bueltan, Bilboko Kafe Antzokian izango dira abenduaren 20an. 2020ko urtarrilaren 25ean, Iruñeko Zentral Kafe Antzokian eta 2020ko zezeilaren 8an, Donostiako Dabadaban.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!