Lau beka, hizkuntza eta genero bardintasunaren inguruko ikerlanetarako
2019-11-15 12:16 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzearen egitasmoak 60.000 euroko aurrekontua dau.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Berdintzen izeneko programea ipini dau martxan, hizkuntza eta genero bardintasunari buruzko azterlanak sustatzeko. Ekimen barri honen bitartez lau beka emongo ditue, ikerlariek euskereari eta generoari lotutako gaiak jorratu deiezen. Proiektuak 60.000 euroko aurrekontua dau.
Lehen aldiz bultzatu dau proiektu hau Hizkuntza Politikako sailburuordetzeak, genero-bardintasunaren arloan Jaurlaritzeak dauen zeharkako konpromisoaren barruan. Miren Dobaran sailburuordeak azaldu dauenez, helburua da genero ikuspegia kontuan hartzea euskerearen inguruko ikerketetan. Datuek esaten deuskue generoak eragin egiten dauela hizkuntza portaeran, eta aldagai esanguratsua dala, adierazo dau Dobaranek. Emakumezkoen egitekoa oso garrantzitsua da euskerea bizibarritzeko prozesuan, sailburuordearen ustez.
Lau beka emongo ditue, bakotxa gai orokor bati lotua. Hona hemen bakotxaren arloa:
1-. Hizkuntza gitxituaren bizibarritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo metodologiko demolinguistikoak.
2.- Generoaren ikuspegia txertatuz eregiten diran hizkuntza gitxituaren bizibarritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
3.- Generoa eta hizkuntzea buztartzen dituen corpus, komunikazino edo diskurso azterketak hainbat eremutan (hezkuntzea, lan-mundua, familia, aisialdia eta kirola…).
4.- Hizkuntza gitxituaren bizibarritzean emakumeek izan daben papelari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo ikerketa bibliografikoak eginez).
Ikertzaileek 12 hilabeteko epea izango dabe ikerketak gauzatzeko. Ondoren, epaimahaiak balorau eta aztertuko dau sortutako ezagutza barria zelan zabaldu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!