'Tranpaldo', Joseba Tapiaren lan barria

Bizkaie! 2019-11-15 10:18   Musikea

Talde barria sortu dau Joseba Tapia lasartearrak.

Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren talde barria sortu dau Joseba Tapiak. Pare bat urte lanean, moldaketak eta partiturak josten ibili ostean, emoitzea zuzenean grabau eta hori aurkeztuko dau, Tranpaldo izeneko diskoa. Zuzeneko diskoa urriaren 25ean grabau eben Usurbilen.

Musika popular barri eta duina dakar eta barriro trikitxea hartu dau gerrian. Tradizinoa eta traizinoa ikuskizun berean, elektrikoa, eklektikoa eta heretikoa izango da antolatuko daben jaia.

Burua itzulika jabilt eta erditu beharra daukat. Nire ahalegina kantagintza modernoa eta musika herrikoia buztartzea da. Mundu bi horreetan lanean nabil aspaldian eta beste pausu bat emon behar dot, beste konkista bat, beste lur eremu bat; alde batetik, lehendik datorren manera bat, estruktura bat, lelo edo estrillo bat eta, bestetik, kantagintza modernoari tiraka egungo testu eta idazleen ekarriak erabili behar ditut. Zeozelan folk progresistea osotu behar dot. Euskereari eta euskaldunentzat nabil lanean. Harrokeria dirudi baina ziur nago eten barik behar dauela gure munduak kantu barria, kantu barritua, kantetako izango dan errepertorio barria; kontzeptu barri hau bakarka eta taldean aurkeztuko dot'.

Soinuak duena, Tapia eta Leturiak 1987ko Jo ta hautsi diskoan jasotako abestiaren moldaketa barria da, disko barrian datorrena.

VINT ANYS / Biba Berango kantua entzun hemen.

Hamar musikari tranpaldo gainean:

- Joseba Tapia: trikitxea.

- Nerea Erbiti: koroak.

- Leire Berasaluze: koroak.

- Kristina Aranzabe: koroak.

- Jon Celestino: tronpetea.

- Ibon Irixoa: saxoa.

- Asier Ituarte: tronboia.

- Txus Aranburu: pianoa.

- Iñigo Telletxea: baxua.

- Iker Uriarte: jazpana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu