Euskerearen Aholku Batzorde barria osotu da Getxon

Bizkaie! 2019-11-12 12:34

Euskerearen normalizazinorako neurriei buruz eztabaidea piztu eta gaia gizarteratzeaz arduratuko dira.

Getxoko Euskerearen Aholku Batzordea (Arrate Illaro falta da). | Ikusi handiago | Argazki originala

Getxoko Euskerearen Aholku Batzorde barria, laugarrena, bart batu zan lehenengoz taldea osotu ondoren, Romo Kultur Etxean, 2019-2022ko ESEP, Euskerea Sustatzeko IV. Ekintza Planak aurreikusten dauenez. Aholku Batzordeko kideak dira Amaia Agirre alkatea, Irantzu Uriarte Euskera zinegotzia, teknikariak eta lan honetarako proponidu eta aukeratuak izan diran hamar personak, udalerriko bizitza soziala ondo ezagutu eta euren esparruan euskerearenganako sensibilidadea dabenak: Idoia Aranguren (merkataria, Kantxa Kirol-ekoa, kirolaria), Alazne Aurre (itzultzailea Bizkaiko Foru Aldundian), Borja del Río (irakaslea, 2.0 kontzeptuaren sustatzailea), Bittor Egurrola (irakasle ohia, kultur eragilea), Arrate Illaro (Euskaraldiaren koordinatzailea, bertsolaria), Inma Infiesta (irakaslea J. A. Agirre euskaltegian, antzerkigilea), Iker Goñi (enpresaria, Euskarabenturaren sortzaileetako bat), Agurtzane Olaiz (irakaslea, artean eta sormenean aditua), Ruper Ormaza (Unesco Etxeen federazinoko presidentea) eta Iñaki Zarraoa (Getxoko alkate ohia eta ETBko zuzendari ohia).

Batzordea euskerearen normalizazinoari begira hartu beharreko neurriei buruz eztabaidea piztu eta gaia gizarteratzeaz arduratuko da, Planak batzen dituanak, hain zuzen be.

Egungo batzordearen iraunaldia ESEPek dauena izango da, hau da, 2022ko abenduaren 31ra arte, eta luzatu leitekena izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu