Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre, Bertxoko lehiaketako finalera
2019-11-12 08:25 BertsolaritzeaZalduondon jokatu zan bigarren finalaurrekoa.
Arabako bertsolari gazteentzat atondutako Bertxoko sariketearen finalaurreko biak jokatuta, Gasteizko finalean ze bertsolari egongo diran erabagita geratu da: Markel Yoller, Martin Abarrategi, Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre. Lehenengo biak Aramaioko saioko onenak izan ziran, eta Arrizubieta eta Agirre, Zalduondoko Zeledon Toki Alkartekoan.
Asteburuon jokatu zan bigarren eta azken finalaurrekoa, Xabi Antia, Aroa Arrizubieta, Aitor Najera, Mikel Martin, Eukene De los Aires eta Maddi Agirre bertsolariak oholtzan zirala. Peru Abarrategi izan zan aurkezle eta gai-emolea. Zortziko nagusian bina bertso, zortziko txikian hiruna bertso, puntu erantzun bi eta asmakizunen jolasa izan ziran saioko ariketak.
Lan puntuagarriak amaituta, publikoaren eretxiaren arabera egin eben sailkapena. Entzuleen gustokoenak izan ziran Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre, eta, beraz, finalerako txartela eskuratu eben. Zalduondoko iluntze hotzari aurre egiteko, jan-edanak eta giro bikaina be egon ziran bertsolari zein entzuleentzat.
Finala Gasteizko Hala Bedi tabernan jokatuko da, hilaren 21ean, 20:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!