Euskadiko sektore kulturalaren azterketa zorrotza dakar ‘SGAE 2019 Urtekariak’
2019-11-07 13:09 Kulturea2016an, Euskadin arte eszenikoek izandako hobekuntzea berretsi egin da aurten.
Sektore kulturalaren zehetasunak ezagutzera emoteko asmoz, SGAE Fundazinoak 2019 SGAE Urtekaria aurkeztu barri dau. Bertan, arte eszeniko, musikal eta ikusentzunezkoei buruzko hamaika datu estadistiko eskaintzen dira eta aurtengoa hemeretzigarren edizinoa da. Sektore kulturalaren nondik norako asko plazaratzen dituan ikerketa txostenik esanguratsuenetakoa da.
SGAE urtekarian emoten diran datu horreen artean 350 grafiko, taula eta hainbat estadistika dagoz, arte eszeniko, musikal eta ikusentzunezkoen jarduerak jorratuz. Ikerlan sakona dago atzean, izan be, datu horreek guztiak jaso, aztertu, konparau eta aurkeztu behar dira.
Publikazio hau 1999an jaio zan eta dagoeneko gure merkatu kulturalaren barri zehatza izateko ezinbesteko tresna bihurtu jaku. Sektore kulturala osotzen daben hainbat azpisektoreen gaineko azterketaz gabiz, hain zuzen be, arte eszenikoak (antzerkia, jantzak eta operea zein zarzuelea), musika klasikoa, musika modernoa, zinemea, musikea grabatua, telebista, bideo, irrati edo teknologia barriak.
Urtekaria banakatuta, datu eta estadistika ugari agertzen dira eta, esangura horretan, Euskadin 2016an arte eszenikoek izandako hobekuntzea berretsi egin da aurten, asistentzia, ikuskizun kopurua edo diru-batzea lako oinarrizko adierazleei begira, esaterako. Ondorioa da atzeraldi ekonomikoaren 2008-2015 epe luzean nabarmen txarrera jo eban tendentzia erabat apurtzen dala. Bide batez, orain arteko jarrerak aztertuta, musika eta arte eszenikoen sektoreetan be baikor izateko arrazoiak badira, ez ostera zinemearenean, izan be, datuak eskasak dira eta Estaduko batazbestekoaren azpitik dagoz.
Aurten be, urtekaria interneten dago ikusgai eta bertatik informazinoa ikusi, jaso eta aztertu daiteke hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!