2019/11/30 .

Gasteizen. | Jardunaldiak

Ondarea Donejakue Bidean. Araba

.

Datorren zemendiaren 16an ospatzen dan Munduko Ondarearen Nazinoarteko Egunaren harian, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, bigarren urtez jarraian, zemendiko astegoienetan Euskadiko Donejakue Bidea ezagutzeko bisita gidatuen programea antolatu dau. Bisita zemendiaren 17an, 23an eta 30ean izango dira.

Oraingo honetan, Donejakue Bideak duen kultura-ondare aberatsa ezagutarazoteko asmoz, hiru ibilbide aukeratu dira, bat lurralde historiko bakotxean: Deba eta Sasiolako Komentuaren arteko trazadurea, Gipuzkoan; Barroeta torrearen eta Markina-Xemeingo urigunearen artekoa, Bizkaian; eta Gatzaga Buradonen uribildu harresitua, Araban. Azken kasu honetan, jardunaldia osotuko da Bastidako urigunea eta upategi bat bisitetako aukereagaz.


Bisita gidatua Araban

Azken bisiteari jagokonez, Arabako Errioxa aukeratu da. Kasu honetan, Gasteiztik Gatzaga Buradonera abiatuko da autobusa, hilaren 30ean, zapatuan. Uribildu harresitu hau ondo ezagutu ondoren, autobusak taldea Bastidara hurreratu eta bertako urigunea eta upategi tradizional bat bisitetako aukerea izango dau Gasteizera itzuli aurretik.


Bisita guztiak dobakoak baina plazak mugatuak dira; beraz, erreserbak izena emoteko ordenaren arabera egingo dira 695 785 715 telefono zenbakian edo info@donejakuebideaeuskadi.eushelbide elektronikoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu