2019/11/17 .

Donostian. | Jardunaldiak

Ondarea Donejakue Bidean. Gipuzkoa

.

Datorren zemendiaren 16an ospatzen dan Munduko Ondarearen Nazinoarteko Egunaren harian, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, bigarren urtez jarraian, zemendiko astegoienetan Euskadiko Donejakue Bidea ezagutzeko bisita gidatuen programea antolatu dau. Bisita zemendiaren 17an, 23an eta 30ean izango dira.

Oraingo honetan, Donejakue Bideak duen kultura-ondare aberatsa ezagutarazoteko asmoz, hiru ibilbide aukeratu dira, bat lurralde historiko bakotxean: Deba eta Sasiolako Komentuaren arteko trazadurea, Gipuzkoan; Barroeta torrearen eta Markina-Xemeingo urigunearen artekoa, Bizkaian; eta Gatzaga Buradonen uribildu harresitua, Araban. Azken kasu honetan, jardunaldia osotuko da Bastidako urigunea eta upategi bat bisitetako aukereagaz.

Bisita gidatua Gipuzkoan

Lehen saioa, hilaren 17an, Gipuzkoan egingo da. Autobus bat abiatuko da Donostiatik, goizean goiz, Debarako norabidean. Herri honetako urigunea ezagutu ondoren, bertaratzen diranek ibilaldi gidatu bat egingo dabe Sasiolako komentu-ospitaleraino, Donejakue Bidearen zati ezezagun horrek ezkutatzen dituan altxorrak ezagutzeko. Tenplu interesgarri honetara bisitea egin ondoren, autobusak taldea jaso eta, Gipuzkoako uriburura itzuli aurretik, Mutrikuko Astigarribia auzoan geldialdia egingo dau, Deba ibaiaren beste ertzean, hain zuzen be.

Bisita guztiak dobakoak baina plazak mugatuak dira; beraz, erreserbak izena emoteko ordenaren arabera egingo dira 695 785 715 telefono zenbakian edo info@donejakuebideaeuskadi.eushelbide elektronikoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu