Jon Enbeita eta Rafa Rueda kantari pobreziaren kontra

Bizkaie! 2019-11-14 10:45   Musikea

Hitzordua zemendiaren 15ean izango da, Igorreko Kultur Etxean.



Caritas Arrati
ak, Pobreziaren Egunaren harira, alkartasun kontzertua antolatu dau hilaren 15ean, Igorren.
Hirugarren urtea da hau, Pobreziaren Kontrako Mundu Eguna Arratian ospatzen dala, aurten be Caritas Arratiaren eskutik. Egunak helburu bikotxa dauka: Alde batetik, gure artean dagoan pobreen egoerea azaleratu eta herri kontzientzia handitu. Bestetik, Bizkaiko pobrezia arlo zehatz bati laguntzinoa eskaini. Aurreko urteetan JEMA (Gazte atzerritar lagundu bakoak) eta prostituzinotik urten gura daben andrak lagundu badira, Harribide eta Askabide alkarteen bitartez, orain Jantoki sozialen egoerea hartuko da kontuan. Hona hemen kantaldiaren programea:

- Jon Enbeitak Rafa Rueda eta Txus Aranburu izango ditu lagun kantuan. Bere azken diskoaren kantak aukeratuko ditu (Iraungo dut), aspaldiko kanta klasikoak ahaztu barik.

- EALE jantza taldea.

- Igorreko Andra Mari abesbatza.

- Arratiako KTko abeslariak.

- Gema Orbe igorreztarrak, eta Caritaseko langileak, jantoki sozialetan egindako lanaren testigantza personala emongo dau.

Sartzeko borondatea eskatuko da, aforoa bete arte, eta batutako diru guztia Bizkaiko jantoki sozialetara bideratuko dabe.

Zeanuriko eta Bediako udalen babesa dauka ekitaldiak.

Ospakizunek hilaren16an jarraituko dabe, Arratiako parrokia eta ermitetan kanpai hotsagaz, 12:00etan, gure aardurabakokeriakaitik urteteko deituz.

Domekan, zemendiaren 17an, Arratiako meza eta ospakizun guztietan, gai honen inguruan errezau eta Bizkaiko jantoki sozial horreentzako diru batze berezia egingo da.


Jon Enbeita

Bertsolaritzearen esparruan eginiko ibilbideak egin dau ezagun Jon Enbeita (Muxika, Bizkaia, 1950), baina 70eko hamarkadan kantari lanetan be ibili da, eta plazaz plaza ibili zan urte batzuetan gitarrea lagun ebala. Urte askoan bertsolaritzara emona izan ostean, 2008an gitarrea hartu eta barriro be itzuli zan agertokietara. Hainbeste, hain gitxi (Lanku) diskoa grabau eta kaleratu eban hurrengo urtean. Azken lana Iraungo dut izenburukoa da.

Kantaldi honetan Jon Enbeitak jarriko dau ahotsa, Rafa Ruedak gitarrea eta duoak eta Txus Aranburuk tekladua eta soinua.

Pobreziaren Egunerako bertsoak


Pobreziak baditu
hamaika aurpegi,
zuk esango deustazu
ez bada hau egi:
gaixo, zahar, etorkin
ume sarriegi,
pobrea baztertuta
ta gu harroegi?

Hutsik ez esperantzak
inoiz pobreari
salmoak dinoskuna
ahaztu dogu sarri
Frantziskok Erromatik
gogoratu barri:
fedea ekintzetan
danon bizigarri.

Politika agorran
ez zaitez geratu,
berba askoren ordez
eskua luzatu,
senide pobreari
maitez begiratu:
barru espiritua
landu ta ospatu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu