2019/11/15 19:00

Igorreko Kultur Etxean. | Jardunaldiak

Kanta Pobreziaren Kontra

19:00

Hirugarren urtea da hau, Pobreziaren Kontrako Mundu Eguna Arratian ospatzen dala, aurten be Caritas Arratiaren eskutik. Egunak helburu bikotxa dauka: Alde batetik, gure artean dagoan pobreen egoerea azaleratu eta herri kontzientzia handitu. Bestetik, Bizkaiko pobrezia arlo zehatz bati laguntzinoa eskaini. Lehengo urteetan JEMA (Gazte atzerritar lagundu bakoak) eta prostituzinotik urten gura daben andrak lagundu badira, Harribide eta Askabide alkarteen bitartez, orain Jantoki sozialen egoerea hartuko da kontuan.

 

Borondatea izango da sarrerea, aforoa bete arte, eta batutako diru guztia Bizkaiko jantoki sozialetara bideratuko dabe.

Zeanuriko eta Bediako udalen babesa dauka ekitaldiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu