'Sinergiak aprobetxau eta erabileran beste pausu bat emoteko bidea lantzeko gogotsu'

Bizkaie! 2019-11-06 12:14   Euskerea berbagai

Norbanakoak ekimenaren bihotza izango diran arren, parte-hartze kolektiboa sustatuko da.



Gasteizen, Donostian eta Bilbon 2. Euskaraldia aurkeztu dabe, alkarlana sustatuz, Euskaraldia zabalduz doa. Herririk herri 2020ko zemendiaren 20tik abenduaren 4ra egingo dan ariketearen harian, gero eta gehiago dira Euskaraldiaren inguruan batzen dagozan herriak eta ahalduntze eta prestakuntza saioak.

2020an, ariketeak 15 egun iraungo ditu. Norbanakoak ekimenaren bihotza izango diran arren, parte-hartze kolektiboa sustatuko da.

Gizarte eragileakaz batera, Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailburuordeak adierazo dauenez, 2. Euskaraldian norbanakoak bai baina erenkudeetara be zabalduko da. Erakundeak ez dira enpresa edo erakunde Publikoak bakarrik, edozein alkarte, futbol talde, txaranga, edozein talde egituratu izan daiteke. Barrikuntza nagusia izango da erakunde horreetan aukerea egongo dala Arigune izeneko guneak sortzeko eta gune horreek euskeraz lasaitasunez berba egiteko lekuak dirala. Horren ezaugarriak dira arigunean parte hartzen daben guztiek gitxienez euskerea ulertu behar dabela. Izan daiteke sail bateko atal bat, merkataritza zentro bateko kutxa bat eta hor beti egongo da kobraetan euskeraz ulertzen dauen persona bat, ahobizi edo belarripresta. Eta identifikauta egongo dira Arigune izeneko kartel bategaz.

Baina igazko ariketa soziala, norbanakoena belarriprest eta ahobiziena da oinarria, edo jarraitzen dau izaten oinarrizkoa. Beraz, animau daiguzan euren alkarteetan arigune horreek identifiketan eta parte hartzen eta ariguneak egiteko aukerarik ez dagoan lekuan belarriprest edo ahobizi moduan parte hartzen igaz egin zan antzera.


Zabalik dago herri-batzordeek Euskaraldian izena emoteko epea

2018ko abenduaren 3an amaitu zan lehen Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa barritzailea. Milaka lagunek lan itzela egin eben herrietako batzordeek hori lortzeko. Lehen edizinoa amaituta, bigarrenari ekin behar jako, 2019-2020 edizinoa martxan jarteko momentua da eta herri batzordeei jagoke lekukoa hartzea. Horretarako, zabalik dago herri batzordeek izena emoteko epea. Igaz Euskaraldian egon ziran herri batzordeek berretsi beharko dabe parte-hartzea webgunean dagoan galdetegia beteta; eta igaz antolatzaile moduan izena emon ez eben herriek izango dabe aurten Euskaraldian egoteko aukerea, jakina.

Kontuak kontu, izena emoten hasi aurretik batzordeak parte-hartzea berretsi beharko dau, hau da, igaz parte hartu eben batzordeak barriro batzea nahitaezkoa da (udaleko ordezkariak, herritarrak, herriko eragileak...) 2019-2020ko Euskaraldian parte hartu nahi daben edo ez erabagiteko.

Hasierako bilkura horreetarako herritarrei deialdi edegiak egitea komenidu da; ahalik eta herritar eta eragile gehien batzeko (deialdiak egiteko kartelak eta bestelako informazinoa dago izena emoteko galdetegiaren azpian).

Izena emoten daben batzordeek webguneko intraneterako sarbidea eskuratu eta bertan topauko dabe herrian Euskaraldia antolatu ahal izateko beharrezko euskarriak eta informazino guztia.


Taldeetan be Euskaraldian parte hartzeko aukerea

2019-2020an egingo dan bigarren edizinoan pausu barriak emongo ditugu eta, norbanakoek ez eze, erakundeek be neurriak hartuko ditue euren eremuko langile, bazkide edota kideen hizkuntza praktika barriak bultzatzeko. Beraz, norbanakoen erabagi esparrutik, taldeetara be egingo da salto bigarren edizino honetan, eta erakundearen lana izango da kideei Euskaraldian parte hartzeko bidea edegi eta erraztasunak eskaintzea. Herrietako batzordeek inguruko erakundeetara jo beharko dabe Euskaraldiaren alor barri honen gorabeherak azaldu eta parte hartzeko deia egiteko. Erakundeetara joateko lan honek luze jo leikenez berandu baino lehen antolatu eta batzordeak martxan jartea komenidu da.

Herri batzordeetan izena emon hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu