Onenak Martin Abarrategi eta Markel Yoller izan dira
2019-11-06 07:55 BertsolaritzeaAramaion hasi da Bertxoko 2019.
Zemendiagaz batera hasi da Bertxoko, Aramaioko Zabola Alkartean, hain zuzen be. Arratsaldeko 18:00ak aldera batu zan Bertxokotarren taldea Aramaixoko herrian, batzuk han bertan bizi diranak eta beste batzuk lautadatik etorriak, baina danek helburu beragaz, saioa atontzea.
Pote bat hartu eta katxarreria guztia hartuta, Zabolako Alkartera abiatu zan espedizinoa. Ez ziran gauza gitxi soinean eroatekoak: plotterra, soinu ekipoa, pikoteoa, argazki kamerea, grabadorea... Baina mikro oinak faltan! Herrira bueltau eta modu batean edo bestean, lortu zituen bada mikro oin batzuk, eta dana prest itxi eben, bertsolari zein publikoa noiz helduko zain.
Iluntzeko 20:00retan hasi zan jentea heltzen, eta pikoteoari ekin eutsien hara hurreratutakoek.
Gaueko 21:00ak aldera eta barrenak beteta, bertso saioaren ordua heldu zan. Bertsolariak Danel Herrarte, Unai Anda, Eli Zaldua, Martin Abarrategi, Markel Yoller eta Peru Abarrategi izan ziran, azken honek ez eban puntuetan baina 6kotea osotzeko arazoak tarteko, hor sartu eben engainauta. Aurkezle lanetan Egoitz Iradier ibili zan.
Bertsolariek osotu beharreko ariketak zortziko nagusian 2na bertso, zortziko txikian 3na bertso, 2 puntu erantzun eta asmakizunen olgetea. Egunerokotasuna ardatz bertsoaldi ederrak entzun ziran, batzuk seriotik eta beste batzuk umoretik. Aitatzekoa asmakizunen olgetan ze azkar asmau zituen batak bestearen personaia ezkutua.
Lan puntuagarriak amaituta, publikoaren txandea heldu zan, euren esku egoalako finalera ze bi bertsolari pasauko ziran. Publikoaren esanetan, bertsolari onenak Martin Abarrategi eta Markel Yoller izan ziran.
Gogoratu Zalduondon jokatuko dala bigarren semifinala, zemendiaren 8an, barikuan Zalduondoko Zeledon toki alkartean 20:00etan. Finala, Hala Bedi tabernan zemendiaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan ere.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!