2019/11/14 - 2019/11/15

Getxon, Romo Kultur Etxean. | Jardunaldiak

Nazinoarteko Olatu Handiko Surfaren I. Foruma

17:00

Romo Kultur Etxeak Big Wave Forum hartuko dau, olatu handien surfaren nazinoarteko lehen foroa. Ekimen hori Europako olatu handiko surf txapelketa bakarra dan Punta Galea Challengen barruan dago.

Foroa eguenean inaugurauko da, hilaren 14an, 17:00etan. Punta Galea Challenge egiteko itxaronaldia aprobetxauta, kirol ekitaldi horretako parte-hartzaile entzutetsu bati alkarrizketea egingo jako. Gainera, olatu handietako espezialistea eta Heavy Water-eko protagonista Nathan Fletcher surfista kaliforniarraren azken filma estreinauko da (sarrerak, doban, Romo eta Villamonteko Kultur Aretoetan jaso daitekez, astelehenetik, 11tik aurrera). Goizez, Sopelan, Olatu handietako salbamendua tailerra izango da.

Barikuan, hilaren 15ean, 12:00etan enpresen arteko topaketea egongo da Getxolanen egoitzan, eta hiru aldiz munduko txapelduna izandako Twiggy Baker hegoafrikarra eta Big Wave Tourren fundatzaile Gary Linden egongo dira bertan. Biak ala biak olatu handien surfeko ikur eta enpresari dira. 17:00etan, Romo Kultur Etxean, protagonista horrek, Natxo González surflari plentziarragazn, Pierre Rollet lapurtarragaz eta orain hile gitxi olatu handien munduko txapelketearen egoitza izandako Nazaréko (Portugal) alkate Walter Chicharrogaz batera, berbaldiak eta mahai-inguru edegi bat eskainiko ditue, Olatu handien surfa gaur egun izenburupean.

Foroagaz batera, gainera, zemendiaren 13tik 20ra arte euskal kostaldeko eta, zehatzago esanda, Bizkaiko surfaren sorleku dan Getxoko surfaren historiari buruzko argazki erakusketa bat egongo da.

Foroko ekintza guztiak edegiak eta dobakoak dira; halan da be, edukiera dala eta, aurrez izena emotea gomendatzen da. Hemen egin daiteke: puntagaleachallenge@gmail.com Punta Galearen sare sozialetan be zabalduko dabe informazinoa: @GaleaChallenge.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu