2019/11/02 .
Sopelan. | JaiakSopelako X. Putxera Eguna - Pepetxin Memoriala
.
Izena emotea doban da eta 9:00etatik 11:00ak arte egingo dira udaletxeko plazan. Putxerak, ostera, 12:00ak eta 13:00ak artean aurkeztu behar dira eta parte-hartzaile bakotxak putxera bi aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Osogaiei jagokenez, txorizoa, odolostea, urdaia eta saiheskia ezinbestekoak izango dira eta txarrikia edota txahal-hegala lakoak be onartu egingo dira.
Jai gastronomiko hau erreferente bihurtu da Uribe Kostan eta inguruetan, izan be, igaz marka guztiak hausi ziran eta 166 putxera aurkeztu zituen, horreetako 99 Sopelakoak.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!