V. BBK Music Legends Festen izango dira Joanna Connor eta Roger Hodgson

Bizkaie! 2019-10-31 08:05   Musikea

2020ko bagilaren 5ean eta 6an izango da Jaialdia Ola BBK zentroan, Sondikan.



V. BBK Music Legends Festeko antolatzaileek jakinarazo dabenez, 2020ko jaialdian izango diran lehenengo artista biak: Supertramp talde klasikoko lider Roger Hodgson eta Joanna Connor, blues-rockeko abeslaria eta gitarristea.


ROGER HODGSON (Portsmouth, 1950)

Supertrampen ahots nagusi, konpositore, tekladujole, gitarrista eta baxujolea. Taldearen abesti arrakastatsu gehienak konposatu zituan, besteak beste, Give a Little Bit, The Logical Song, Dreamer, Take the Long Way Home, Breakfast in America, It’s Raining Again, School, Fool’s Overture eta gure bizitzen soinu-banda bihurtu diran beste asko.

Hodgson gure garaiko konpositore eta abesti-idazle garrantzitsuenen artean dago.

Roger Hodgson eta Rick Davisek Supertramp (1969) sortu eben, eta beragaz 60 miloe disko baino gehiago saldu ditue.

Breakfast in America albuma 1. postuan egon zan mundu osoko hainbat herrialdetan, eta 20 miloe kopia baino gehiago saldu ditu; beraz, garai guztietako diskorik salduenetako bat da. Diskoa zuzenean eskainiko deusku BBK Legends jaialdian, Sondikan.

1980an, Rogerrek Konpositore eta Kantautoreen Britainiar Akademiaren Ivor Novello Saria irabazi eban, The Logical Song abestiagaitik.

2005ean, Hodgsonek ASCAPen (Konpositore, Egile eta Editoreen Amerimar Alkartea) saria jaso eban Give a Little Bit abestiagaitik, gehien entzun diran abestietako bat izateagaitik. 2007an, barriz, sari bera jaso eban 'Breakfast in America' kantuagaitik.

2012an, Arte eta Letren Ordenako Zaldun izentau eben, hau da, Frantzian entzute handieneko autortzetako bat.


JOANNA CONNOR (New York, 1962)

Blues-rock abeslari eta gitarrista. 1984an Chicagora mobidu zan, eta han bizi da ordutik, uriko blues eszenan kokatuta. Bertan, eszenatokia konpartidu dau James Cotton, Buddy Guy, Junior Wells eta A.C. Reedegaz, beste batzuen artean.

Joanna Connor blues estiloko gainerako emakumezko abeslari eta gitarristakandik bereizten dauena gitarreagaz dauen trebezia da.

1989an argitaratu eban lehenengo albumaren ostean (Believe It!), sarri agertzen zan bandeagaz, Chicagoko klubetan eta AEB, Kanada eta Europako klub eta musikaldietan.

Denporearen porasuz, Connor blues/rockeko konpositore eta gitarrista ospetsu bihurtu da. Konpositore lez dauen talentuan figura ospetsuen eragina igarten da, berbarako, Luther Allisonena.

2019ko zemendian, Rise argitaratuko dau. Mike Zito (Royal Southern Brotherhood) gonbidatu nagusitzat dauen disko hori BBK Legends jaialdian aurkeztuko dau.

Segurutik, Joanna Connor da gaur egun –edo bihar- topau geinken blues gitarristarik onena eta originalena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu