Kikarakadea, alkartasuna ardatz
2019-10-30 13:04 Pil-pileanKikarakadea alkartasun ekimen bat da mundu gero eta indibidualistago honetan.
Txokolate kikara baten bueltan batu gara Zaporeak (Oraitz Garcia), Gaztezulo (Gaizka Izagirre) eta Diapositivisme Studio (Galder Izagirre), alkartasun proiektu hau aurrera eroateko, Greziako Lesbos ugarteko errefuxiatuen kanpalekuko umeen hezkuntzea ardatz hartuta.
Kikarakadea ez da argazki bilduma hutsa izango, ez eta berba politez osotutako esaldien segida estetiko bat be, egitasmo hau batez be alkartasun ekimen bat da mundu gero eta indibidualistago honetan.
Bertan hainbat euskal sortzaile eta kulturgilegaz batera liburu gozo bat osotuko dogu hain mingotsa dan egoera bati aurre egiteko asmoz. Bertan topauko dituzu adibidez, Ane Irazabal, Harkaitz Cano, Fermin Muguruza, Miren Amuriza, Pello Reparaz, Ilaski Serrano, Xabier Madariaga, Kike Amonarriz, Itxaro Borda, Jon Maia, Martxel Mariskal edota Laura Mintegiren testuak (beste askoren artean), baita Joseba Arguiñano, Anne Otegi, Vanessa Blazquez, Andoni Luis Aduriz, Pedro Subijana, edota Juan Mari eta Elena Arzaken errezetak be, besteak beste.
Azken fasean gainera Amaia Ocerin kultur eta sormen arloko komunikazio eta marketin aditua batu da proiektura.
Lehenik, ostera, kikara berezi bat salgai jarriko dogu. Txokolatea pozari lotutako elikagai unibersala dala sinistuta kikara eder bat plazaratu dogu nahi dauenak alkartasunetik edan daian eta bide batez, liburu hau finantziau.
Esperientzia liburua eskuetan txokolate kikara bero bat hartzearen parekoa izatea nahi dogu, ez daiten egon inongo umerik txokolatezko irribarre bat margotuteko aukera barik, ezta hezkuntza duin baterako eskubide barik be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!