Euskal kulturako irakurleak behar ditue Txilen eta Uruguain
2019-10-30 11:21 Euskaldunak munduanZemendiaren 29ra arte aurkeztu leitekez hautagaitzak.

Txile eta Uruguayko unibersidadeetan euskerea eta euskal kulturea irakasteko irakurleak bilatzeko deialdia zabaldu dau Etxepare Euskal Institutuak. Persona bi behar ditue: Bat, Txileko Pontificia Universidad Católica eta Universidad de Chile zentroetarako; bestea, Uruguaiko Universidad de la Repúblican lan egiteko.
Interesa dabenek zemendiaren 29ra arte emon leikie izena prozesuan. Etxeparek azaldu dauenez, euskeraz ondo jakin behar dabe hautagaiek, eta gitxienez 3. mailako titulua euki (EGA edo baliokidea). Ganera, unibersidadeko ikasketak izan beharko ditue. Aurretik euskerea irakasten ibili izana eta atzerriko hizkuntzak jakitea be kontuan hartuko dabe irakurleak aukeratzeko orduan.
Deialdiaren inguruko informazino gehiago hemen.
Gaur egun, Etxepare Institutuak 18 herrialdetako 35 unibersidadetan ditu euskera eta euskal kultura irakurletzak: 23 Europan, 11 Amerikan eta bat Asian. Gradua edota masterra ikasten dabizan ikasleei euskal hizkuntzeagaz eta kultureagaz lotutako hautazko ikasgaiak emoten deutsiez Euskal Herritik joandako irakurleek. Horrezaz gan, irakurletzak dagozan uri eta eskualdeetan jarduerak antolatzeaz be arduratzen dira, esaterako, Korrikagaz lotutakoak, film emonaldiak eta euskal artisten bisitak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!