'Tradizinoa eta traizinoa' dakarz Joseba Tapiaren proiektu barriak
2019-10-29 11:12 MusikeaZuzenean grabau dau diskoa.
Aspalditik oholtzarik oholtza ibili eta gero, norabide barria emon deutso Joseba Tapia trikitilariak bere ibilbideari. Taldekide barriak, doinuetan esperimentazinoa eta musika tradizionalari duintasuna emoteko asmoa dira proiektu honen ezaugarriak. Hasieran estudioko diskoa plazaratu nahi izan eban arren, bidean eretxia aldatu eta hilaren 25ean grabau eban, zuzenean, Usurbilen.
Kantagintza modernoa eta musika herrikoia buztartzeko ahalegina egin dau Tapiak. Mundu horreetan bietan lanean nabil aspaldian, eta beste pauso bat emon behar dot, konkista barri bat, eremu barri bat, azaldu dau trikitilariak ohar baten. Urte bi inguru egin ditu partiturak idazten eta moldaketak atontzen, zuzeneko emonaldietara pasau aurretik.
Gaur egungo artisten eragina aprobetxau dau Tapiak proiektu barrian, baina estilo tradizionala oinarri dala. Euskerea eta euskaldunarentzat lanean dabilela ziurtatu dau, folk progresista baten bila. Horretarako, kolaboratzaile ugari ditu alboan: Nerea Erbiti, Leire Berasaluze, Kristina Aranzabe, Jon Celestino, Ibon Irixoa, Asier Ituarte, Txus Aranburu, Iñigo Telletxea eta Iker Uriarte.
Usurbilen grabau eben zuzeneko diskoa, hilaren 25ean, laster argitaratzeko asmoz. Zuzenekoetan be ibiliko da Joseba Tapia, batzuetan bakarka, beste batzuetan taldearen laguntasunagaz. Tradizinoa eta traizinoa batzen ditu proiektuak: Elektrikoa, eklektikoa eta heretikoa izango da antolatuko dogun jaia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!