2019/10/31 .
Durangon. | JardunaldiakXare Euskarazko Kultura Digitalaren I. Jardunaldia
Harrera ekitaldia 9:00etan izango da Landako Gunean. Eta, 14:00etara bitartean, hiru ikastetxetatik etorritako Batxilergoko lehenengo mailako 450 gaztek hartuko dabe parte 3 gunetan zehar sakabanatutako ekintzetan: Durangoko Landako Gunea, Plateruena Kafe Antzokia eta Zugaza Zinemea Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologia barrien gune garrantzitsu bihurtuko dira urriaren 31n.
Euskerea IKTen sektorean eta gazteen mundu naturala dan uniberso digitalean txertatzeak dauen garrantziaz jaubetuta, Iudana Acasuso Azkue Fundazinoko zuzendaria eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordea, baita Udal ordezkaritzea be, Durangoko hitzordura hurbilduko dira.
Azkue Fundazinoak eta Xarek berak Eusko Jaurlaritzearen nahiz Durangoko Udalaren laguntzaz antolatutako jardunaldia da hau; IKTen alorrean eta, oro har, kultura digitalaren esparruan euskerearen erabilerea sustatu nahi dauen egitasmoa: Xare.
Gazteak izango dira hitzordu honetan protagonista, Batxilergoko lehenengo mailako 450 ikaslek hartuko dabe parte. Aurtengo barritasuna eta interesgune nagusia Era Aretoa (Zugaza Zinemea) izango da, teknologia barriez egiten dugun erabilerearen inguruan hausnartzera bideratutako gunea, hain zuzen. Maider Likonak (Gipuzkoako Software Askea alkartea) eta Ane Ortiz sexologoak (Emaize) berbaldi interaktibo bana emongo dabe pribatutasunaren eta sare sozialen bidezko hartu-emonen inguruan, hurranez hurran. Izan be, teknologia barriak gero eta gehiago erabilten ditugu gure bizitzako eremu intimoenetan be, eta horregatik da garrantzitsua erabilera horren (ona, erdipurdikoa ala txarra) ondorioak ezagutu eta kalteei aurre egitea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!