2019/10/30 19:30
Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean. | Berbaldiak'Ángela Figuera Aymerich y sus hermanas poetisas'. Hizlaria: Elena Medel
Bilboko Udalak Angela Figuera poetearen jaiotzearen urteurrena ospatuko dau urriaren 30ean (Bilbo 1902 – Madril 1984). Bertan, Elena Medel editore eta poeteak Ángela Figueraren bizitzan kurutzatutako izenak, poemak eta bizitzak ekarriko ditu gogora, izan be, gure historiaren parte diren arren, ez dira Literaturearen eskuliburuetan agertzen.
Gerraosteko poesiako figura azpimarragarria, 2008an Udalak urteko egun bat instituzionalizau eban haren ohoretan, idazlearen bizitza eta lana ezagutarazoteko, jente gehienak ez ebalako ezagutzen. Ekitaldi horren bitartez, Bilboko Udalak euskal poeta garrantzitsuenetakoa aintzatetsi eta gogorarazo gura dau, gerra osteko poeten taldeko kidea, 36ko belaunaldia izenekoa. Talde horretan eragin handia izan eben Gerra Zibilak eta haren ondoren etorritako Munduko Gerrak. Era berean, ikusgai bilakatu gura da, haren garaiko emakume asko bezela, genero arrazoiakaitik, kide zan poeta taldearen barruan baztertuta geratu zan bilbotarra. Talde haretan, besteak beste, Blas de Otero edo Gabriel Celaya egozan.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!