Jon Maia eta Oihana Iguaran be, finalaurrekoetara
2019-10-28 08:44 BertsolaritzeaEibarreko eta Azpeitiko saioak irabazi ditue, hurranez hurran.
2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak baditu finalaurrekoetarako beste izen bi, Jon Maia eta Oihana Iguaran. Asteburuan jokatutako kanporaketetan nagusitu dira biak, Eibarren eta Azpeitian, euren eskarmentua eta kalidadea erabilita. Iñigo Mantzizidorren lana be aitatzekoa da, Azpeitian bigarren egin arren, irabazleagandik puntu eta erdira geratu zan eta.
Zapatuan, Eibarreko Coliseo Antzokian jokatu zan saioan, sei bertsolari egon ziran oholtzan. Jon Maiak 475 puntu eskuratu zituan, eta Jokin Uranga bigarrenak, 467,5. Atzerago geratu zan Unai Muñoa (451). Beste hiru bertsolariak honeek izan ziran: Gorka Maiz (441), Mikel Tapia (424,5) eta Felix Zubia (423,5).
Domekan, Azpeitiko Soreasu Antzokian, Oihana Iguaran, 485,5 puntugaz, eta Iñigo Mantzizidor, Mantxi, 484gaz, nabarmendu ziran. Nerea Elustondok (476,5) eta Alaia Martinek (475) be puntu asko batu zituen. Goi-goitik joan zan saioa, eta, ondorioz, Amaia Iturriotz bosgarrena be puntuazinoaren araberako sailkapenaren goialdean dago (463,5). Iñaki Gurrutxagak 421 puntu batu zituan.
Final laurenetako azken kanporaketea astegoienean izango da. Zapatuan, zemendiak 2, Azkoitiko Baztartxo Antzokian honeek egongo dira oholtzan: Ander Lizarralde, Ane Labaka, Ane Zuazubiskar, Beñat Gaztelumendi, Maialen Akizu eta Mikel Artola.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!