2019/10/29 19:00

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. | Berbaldiak

'Tras los pasos de Juan Sebastián Elcano'. Hizlaria: Alberto Apodaca (Donostia, 1955)

19:00

Berbaldiak, orain gitxi argitaratu dan Apodaca jn.aren Yo Elcano eleberri historikoan dau jatorria, eta Alberto Apodacak euskal itsasgizonak Lurraren lehen ingurabidean izan eban zeregin historikoa aldarrikatzen dau. 424 orrialdetan, nabegatzaileak balentria historikoan bete eban leku erabagigarriaren alde egiten dau Apodacak, eta bera barik Victoria ontziak ezin izango eutsola munduari birea emon defendiduten dau.

Jarduera horren bitartez, Bidebarrieta Kulturguneak bat egingo dau munduari lehenengo birea emon eutson Magallanes-Elkano espedizinoaren bosgarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiakaz. Fernando de Magallanes hil ondoren, Juan Sebastian Elkano (Getaria 1476 – Ozeano Barea 1526) espedizino buru izan zan, eta Victoria ontzia gidatuz, Indiako ozeanoa zeharkatu eban Afrika inguratuz, planeteari lehen ingurabidea osotzeko. 1522ko irailaren 6an peninsulara heldu zan, Sanlucar de Barramedara, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu