2019/10/24 - 2019/11/05

Bilbon, Zabalguneko Eraikinean. | Erakusketak

'10 emakume Bilbon bizkor eta eraginkorrak [1800-1936]'

.

Ez dago Bilboren historia ulertzerik uriaren bilakaeran holako eragin emonkorra izan daben emakume askoren ibilbideak ezagutu ezean. Zoritxarrez emakumeotako asko itzal artean geratu dira, ostenduta. Erakusketa honen helburu nagusia emakume horreetako batzuen irudia argitara ekartea da, erakutsiz ze oztopo eta zenbat gainditu behar izan zituen eta zeri egin behar izan eutsien aurre beren gaitasunak, nahiz lanaren arloan nahiz intelektuaren arlokoan, garatu ahal izateko. Erakusketearen haria hamar emakumezkoren ibilbideak dira. Hamarrak nabarmendu ziran, zein bere arloan, Bilbon zein kanpoan XIX. eta XX. mendeetan.

Abangoardikoak izan ziran hamar emakume horreei eskutik oraturik Bilboko toki esanguratsuenetan barrena joango gara, bizitzaz bizitza ibiliz. Biderako laguntzat Bilbaopedia hartu dogu, hau da, Bilbao Metropolitarraren Entziklopedia Digitala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu