Zabalik 2020ko Bardoetarako izena emoteko epea

Bizkaie! 2019-10-22 08:00   Bertsolaritzea

Zemendiaren 4ra arte emon daiteke izena hemen.

Nafarroako V. Taldekako Bertso Txapelketea izango da datorren urtekoa. Beste behin be, herrialdeko helduen Bertso Eskolen sarea suspertzea eta bertso komunidadea indartzea izango dira helburu nagusiak. Zemendiaren 4ra arte emon daiteke izena hemen.

2020ko zezeila eta martia bitartean jokatuko da Bardoak, Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, oraindino zehaztu barik dagozan data eta lekuetan. Aldaketak aldaketa, orain arteko oinarriari eutsiko deutso, norbanakoen gainetik taldeari protagonismoa emonez. Modu horretan, helduen Bertso Eskolen sarean eragin nahi dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak, taldeen arteko hartu-emonak bultzatuz, bertso mobimentuko kide ezbardinak aktibau eta plaza barrietara helduz. Era berean, bertsoaren alderdi ludikoena azpimarratu nahi da, txapelketearen formatuari eutsiz, baina kutsu informaleko saioak antolatuz.

Taldea izango da oinarria, eta talde bakotxak hartuko ditu beregan jagokozan antolakuntza lanak. Lehen fasean, saio bitan kantauko dau talde bakotxak, bata etxean eta bestea kanpoan. Taldeek webgune honen bidez emon beharko dabe izena, zemendiaren 4a baino lehenago. Taldeak osotzeko ondorengo erispideak jarraitu beharko ditue:

Gitxienez bost kidez osotutako taldeak izango dira: hiru bertsolari, aurkezle bat eta antolatzaile bat. Dana dala, antolatzaileak gehiago be izatea gomendatzen da, etxeko saioko antolakuntza lanei behar bezela aurre egin ahal izateko.

Bertsolarien maileak heterogeneoa izan behar dau. Ahal dala, ezingo dabe inoiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan finalista izandako batek baino gehiagok talde bardinean egon, eta egongo balira, saio berean ez kantetea gomendatuko da. Era berean, azken urteetan bertsotan hasi dan bertsolariren bat be egotea aholkatzen da.

Taldeak ahalik eta anitzenak izatea gomendatuko da, bai edadez, generoz, bertso mailaz...

Ahal dala, aurreko edizinoko taldea bere osotasunean ez errepetiduten ahalegindu beharko dira taldeak.

2005a baino lehengo jaiotakoek parte hartu ahalko dabe.

Talderik ez izan arren bakarka izena emon gura dauenak horretarako aukerea izango dau, nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatzita. Talde antolatzaileak proponiduko dau persona horreek ze taldetan sartu, edo talde barriak egingo ditu. Talde antolatzaileak eskumena izango dau taldeen osoketan aldaketak proponiduteko.

Behin izena emoteko epea amaituta jakinarazko dira talde bakotxaren betebeharrak, bai eta txapelketearen egitura, multzo, data eta arikeakaz lotutako informazinoak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu