Sua taldearen 'Ordu Beltzak' plazan

Bizkaie! 2019-10-22 08:03   Musikea

Sua taldearen lehenengo bideoklipa da, Arrigurik egindakoa.

Ordu beltzak, estereotipo eta edertasun kanonak eragiten daben presino eta sufrimendua islatzen dau, baita, hareetatik iges egiteko beharra aldarrikatu be.

Emakume legez, askotan iluntasunean ikusi dogu gure burua, bizi garen errealidadeak ez dauelako bat egiten telebista, sare sozial, iragarki edo aldizkarietako gorputzakaz. Estereotipoz inguratuta bizi gara eta horrek, eragin zuzena dau gure egunerokotasunean. Kanpoko eragileez aparte, lagun, bikote, ezagun edo familiakoek be epaitzen gaitue. Horregaitik, alkar zapaldu eta konparau beharrean, eskua emon beharko geunskio alkarri, garen moduan onartuz, izan be, danok gara presino bardinaren esklabu.


Sua

28. Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi dabe aurten Jatabeko Ane Barrenetxeak, Janire Lopezek, Esteban Gabiriak eta Julen Wrightek. Aurten emon dituen kontzertuen artean, garagarrilean, Kobetamendin, Bilbao BBK Live Jaialdian emondakoa da esanguratsuenetakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu