Xilaban, Urruñago taldeak irabazi dau azken kanporaketako saioan

Bizkaie! 2019-10-21 08:10   Bertsolaritzea

Hurrengo saioak Baionan (zemendiak 1) eta Müskildin (zemendiak 2) izango dira.





Domekako saioan be 2019ko Taldekako Xilaban zehar bizi izandako giro aparta izan zan. 2019ko Taldekako Xilabako kanporaketa faseetako azken saioan, Urruñago taldeak Ez Otoi Pentsa taldeari egin eutson harrerea. Bertsoaldi ederrak itxi zituan saioan emoitza estuagaz erabagi zan irabazlea. Oraingoa be agur originalakaz hasi eben talde biek, Ez Otoi Pentsak taldeak lehiakideak parodiatzea erabagi baeben, Urruñago taldeak bere buruari trufa egiteari ekin eutson. Agur barregarri bi, aurtengo Xilabaren pare.

Lehian, barriz, 8ko ttikian Maddi Ane Txoperena eta Ortzi Idoate gaztetan rock taldeko bateko kide izandakoak ziran eta lehen onek talde berrosotzea propoidu eutson. Ortzik horretarako indarrik ez ebala agertu ondoren, Maddi Anek Kortatu barriro taularatzea ona zala esanez, kontzertua emanda milioi batzun truke / areto huandiena beteko genuke kantatuz erantzun eutson. Berehala aitatu eben joan barri dan Iñigo Muguruza, nola gaitezke orain oholtzara igo / orain guti joan da ta anaia Iñigo. Kontzertua egin diezaiokegun omenaldi onena zala entzunik Ortzik horretarako ezina agertu eta halere kontzertuetara joango zala adierazo eutson. Amaitzeko Maddi Anek ...bakarrik ezin du izan / nik ez dut deus balio bakarlari gisan bota eban. Bakarkako lan ederra itxi euskuen Odei Barroso eta Miren Artetxek. Holan inoen Odeiren gaiak: Ikastolako lehen egunaren bezperan zure ala hirugarren aldiz esnatu da. Bihar lehenengo eskola eguna laun berriak ditu zai / gauez ezin du lo hartu eta ni ez naiz lokartzeko gai / bihar lehen aldiz du ikastola / eta borborka dauka odola / berak negar eta nik ai! / alaba segi zazu ohera baduzu nahikoa dohai / baina nerekin egin nahi du ta ez du ameste segi nahi / baduzu aski gogo ta indar / ta ikastola daukazu bihar / ta bihar ez denez orai / orai egizu lo lasai abestu eutson lehen bertsoan alabeari.

Bigarren bertsoa holan amaitu eban: ezin lagunduz dago eta aita lanak bete nahian utzi burua(r)i airatzen eta pausatu zaite pinpirin / ahantzi beldurra ahantzi mamua / biharra etzia etzidamua / orain nerekin lo egin / ta joanen naiz zurekin. Mireni beste gai bat egokitu jakon: Kanakiako Ugarteak 2020rako ukanen du independentziari buruzko bigarren erreferenduma. Mirenek be bertsotan artistea dala erakusteko aukerea ez eban galdu: Kanakiarrek aspaldikoan dute beraien problema / haiek jasaten dute herrian kolonialisten kondena / haien iragan hori hautatu omen zutenek aurrena / emanen diete etorkizuna hautatzeko ahalmena / baina nahiz eta referenduma den eskeintzen dietena / hau herritarrei galdetzerako erabakia da dena. Eta bigarrenean, Madagaskargo zein Kanakiar Martinikarren antzeko / pixka askatzen dituzte lehenik / gero gehiago gehiago lotzeko / esperantzarik ez dute behar herri gisa askatzeko / nahiz saiakera eginbehar den denen indarrak batzeko / frantziar hauek nahi dituzte kanpoko denak etxeko / kontzesioa arma ona da inperioa indartzeko. Bakarkakoak txaloen lehian bardinduta joan ziran. Horrenbestez saioa Urruñagok irabazi baeban be, Ez Otoi Pentsa taldea bigarren onenaren lekua hartu eta Müskildiko final aurrekoan talde berberak lehiatuko dira.


Hurrengoak, Baionan eta Müskildin

Ondoko hitzorduak ondokoak dira: zemendiaren 1ean, Baionako Zizpa Gaztetxean, 19:00etan, 4koplasara eta Hasta La 2toria lehiatuko dira, eta Müskildin, Posonpesenea gelan, zemendiaren 2an, afal ondoko saioan Urruñago eta Ez Otoi Pentsa taldeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu