ISLRF Institutuak jardunaldi pedagogikoak izan ditu Baionan
2019-10-21 07:55 KultureaFrantziako murgiltze sareak batzen dituan prestakuntzarako erakundeak jardunaldi pedagogikoak izan ditu astegoienean.
Joandako astegoienean, ISLRF Institutuak Estatu fransetseko murgiltze sareak batzen dituan prestakuntzarako erakundeak (Seaska, Diwan, Calandreta, Bressola, ABCM) jardunaldi pedagogikoak izan ditu Baionako Unibersidadean eta IUTn. Bretainia, Okzitania, Alsazia, Katalunia eta Ipar eta Hego Euskal Herriko unibersidade ordezkari, irakasle eta adituen hizkuntza irakaskuntzearen inguruko ikerketea aurkeztu dabe.
ISLRFek bost hizkuntza formakuntza desbardin koordinetan ditu: Alsazia eta Mosela hizkuntzak, euskerea, bretoierea, katalana eta okzitanierea, hizkuntza horreek berba egiten diran lurralde bakotxean, ikasleei ikasteko eta irakasteko hizkuntzea eskaintzen jake, murgiltzean, ikasleek frantsesagaz batera eskualdeko hizkuntza gaitasunak landu deiezan.
2019-2020 ikasturtean, 170 ikastetxek, 15 kolegioek eta 3 lizeoek 15.000 ikasle baino gehiagoko matrikulazinoa dabe, Seaska, Calandreta, ABCM, Bressola eta Diwanek federauta.
ISLRF, hizkuntza gitxiagotu batean murgiltzen irakasten daben irakasleen prestakuntzarako koordinazino zentroa da eta, oro har, murgiltze linguistikoari buruzko ikerketa zentro eta baliabide be bada. Irakasleen hasierako prestakuntza koordinau eta murgiltzearen ikaskuntzearen inguruan ikerketa aplikatua suspertuz, gure Institutuak esperientziak batzen ditu eta arlo zehatz honetan ezagutzak metatzen ditu.
Ezagutzearen, giza baliabideen eta tresnen inguruan ikerketa eta garapena sortzen laguntzen dau, parte hartzen daben ikastetxeetan ikasteko eredu nagusi lez erabilitako hizkuntza murgiltze goiztiarra eta luzea lortzen laguntzen dabenak. ISLRFek aparteko garrantzia emoten deutse hezkuntza bideei, ikasleei nerabezaroan eta ondotik heldutasunean elebitasun goiztiarretik eleaniztasun eraginkorrera pasetean ahalbidetuz.
Baionan antolatutako kongresuak, Frantziar Estaduan azken 50 urte honeetan, murgiltze esperimentuen eta garapenaren barri emon dau: dagoeneko 200 irakasle, ikertzaile eta unibersitariok egunotarako izena emon dabe.
ISLRF, murgiltze pedagogia goiztiarraren gogoeta iturri berezitua da, bost elebitasun desbardinetan modu zuzen eta aktiboan parte hartzen dauelako. ISLRFren ekintza, bizi diran hizkuntzen trataera instituzionalaren testuinguruan kokatzen da. Esangura horretan, Frantziar Hezkuntza Ministroak gure hizkuntzen kontra darabilen politikea aztertu eta errenkura edo ardurak plazaratzeko aukerea be izan da.
Bidaia egin daben ordezkaritzek gure lurraldea bisitetako aukerea be izan dabe, Isturitzeko Otxozelaia kobazuloa ezagutu, Baionara bisita gidatua eta arratsean Angeluko Quintaou-n Zaldi Urdina antzezlana.
Jardunaldion zabaltze ekitaldian Baionako Fakultadeko anfiteatroan izan ziran ISLRFeko Felip Hamel zuzendaria eta Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!