Hibai Aiestaranen abestiak tradizino honen parte ilun ta galduaren esentziak ditu
2019-10-21 09:23 MusikeaHibai & The Basauri Prison Folkies taldeak Gaubaltz lana dakar Haloween gaua gainean dagoala aprobetxauta.
Irakurle maitia, ez zagoz beste jai arrotz baten imposizinoaren aurrean, ez. Gaubaltza oraintsura arte ospatu zan gure lur maite honetan: Iparraldeko herri txikietan, Bizkaiko kostaldean, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Barazkiak hutsitu eta kandelak edo argizariak sartzen ziran barruan difuntuei bidea argitzeko. Ausartenak trapu zaharrakaz mozorrotu eta eleiztarrak bildurtzen zituen zortziak aldera egiten zan azken mezan.
Urriaren 31n, gauean, hutsaren huts horretan, munduen arteko deia izaten da. Difuntuek euren etxeetako atariak bisiteatn ditue negu gorria heldu baino lehen.
Kontuak kontu, Hibai Aiestaranek sortutako abesti honek, tradizio honen parte ilun ta galduaren esentziak gordeten ditu.
Azken buruan, Andres Campuzano ibili da makinetan.
Orain urte batzuk Hibai Aiestaranek 2009an Deiedra taldea sortu eban rock, punk eta Irlanda eta Eskoziako musika tradizonala buztartuz; diskografian Legegabeen kondairak (2009), Dagda beltza (2011), Legegabeen kondairak (2012) Usteak ustel (2014) eta Ehorzlearen kantuak (2016) dagoz.
Orain, barriz, Hibai & The Basauri Prison Folkies taldeak Gaubaltz lana dakar Haloween gaua gainean dagoala aprobetxauta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!